XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4.4. Doikuntzaren izendapena Doikuntza izendatzeko, lehenik neurri izendatua eta ondoren zuloaren posizioa eta kalitatea idazten dira, barra batez banandurik eta jarraian, ardatzaren posizioa eta kalitatea dutelarik.

Adibidez: 75 H8/f7 / Ardatzaren perdoia / Zuloaren perdoia / Neurri izendatua.

Idazketa honek bada, 75 mm-ko zuloa H posizioa eta 8 kalitateduna, neurri bereko f posizio eta 7 kalitateko ardatzarekin doitzen dela adierazten du.

4.5. ISO doikuntz sistemak Aurreko gaian ikusi dugunez, zuloarentzat edo ardatzarentzat, 28 perdoi-posizio ezarri dira.

Bestalde, posizio bakoitzak 20 kalitate ezberdin izan ditzake, eta 28 posizio eta 20 kalitate horiek, 13 dimentsio talde bakoitzean, guzti honek perdoi-eremu guztiz zabala eskaintzen digularik.

Doikuntza bat egitean, ardatzaren perdoi bakoitza zuloaren perdoiarekin konbina daitekeenez (eta alderantziz), ezaugarri berdineko doikuntzekin aurkitzeko arriskuan aurkitzen gara.

Eragozpen hau gainditzeko, ISO nazioarteko perdoi-sistemak bi doikuntz mota hauek erabiltzea gomendatzen du: Zulo-mota bakarreko doikuntza. Ardatz-mota bakarreko doikuntza.

4.5.1. Zulo-mota bakarreko doikuntza Sistema honek, zuloarentzat posizio bakarra hartzen du, normalean H letrari dagokiona izaten delarik.

Horrela, zuloaren posizio bera mantenduz eta ardatzaren perdoi-posizioarekin jokatuz egin nahi diren doikuntzak higikorrak, zehaztugabeak zein finkoak izan daitezke. (4.10. irudia).